XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ORO BERDIN LIBROEskolaz huna denek jakin beharra.
Frantses guziek gerla egin dute, guziek sofritu dute libertatearentzat.
Eta egungo egunean Eskoletako libertatea, haurren altchatzeko libertatea lanjer handienean da.
Frantziako aita eta ama familiako guzien dretchoak nork ditu ukatuko?
Aberats ala pobre, pobre ala aberats, familiako buruzagi guziek berek hautatu eskolan haurren emaiteko eskua eta ahala hartze dute.
Denek aithor dute esku hori eta ahal hori zor zaiotela. Bainan huna non maltzur batzuek erraiten daukuten:
Jadanik pagatua dugu, zergak pagatuz.
Nundik langilek bietan paga dezakete?
Beren jornalarekin badute lanik aski, bizitzeko, eta familiaren bizi-arazteko. Zer behar dute... ala eske abiatu, libertateaz gozatzeko?
G. Cogniot,
Edozoin alderditako, edozoin gradotako, edozoin ofiziotako herritarrak, junta gaiten libertate baitezpadako horren alde, denek goza ahal dezaten.
Baditakeena da... Eginen da!